Euskaraz bizitzeko mahai gainean ditugun arazoen inguruan erreportajea osatu dugu. Zizta euskara taldearen manifestuarekin hasi gara, Gasteizeko Txagorritxu auzoan euskaraz bizitzeko nahiarekin sortutako taldea, euskal herriko hainbat txokotan bezala ozen adierazi nahi dute euskaraz bizi nahi dutela. Euskaraz bizi nahi duten pertsonak direla eta euskaraz bizitzeko determinazioa dutela. Baina aspaldiko errebindikazioa ere egin digute hizpide euskaltegietako arduradunekin, Euskal Herrian euskara ikastea herritar guztion eskubidea da. Frantzian frantsesa ikastea edo Gaztelan gaztelera ikastea den moduan. eta erakunde publikoek herritar guztiei zor diegun hau da, euskara ikastea erabat doakoa izatea.
Deskargatu hemen.