Iker Goenaga trikitilariak Amorrua hirugarren diskoa eman du argitara (azala irudian), Elkar disketxearekin. Angel Unzu musikariaren laguntzarekin, trikitia ohiko moldeetatik are gehiago urrundu eta soinu berriak arakatu ditu Iker Goenagak Amorrua disko berrian. Berarekin batera ezagutu ditugu disko berriaren kantuak. Leire Bilbao idazle ondarrutarrak bere lehen poema liburua aurkeztu digu: Ezkatak. Susa argitaletxearekin plazaratu berri du liburua. Gero, Artea oinez erakusketa ezagutu dugu Lupe Mendigutxiarekin. Nafarroako ikastolen festa aurten Beran izango da. Baietz oraingoan! lelopean ospatuko da eta dagoeneko hasiak dira zenbait ekitaldi antolatzen; Artea oinez erakusketa ibiltaria, adibidez. Horretaz gainera, betiko atalak: gomendioak, LEHIAKETA!!! Eta John Trollope irratinobelaren atal berria: Uharteko loreak.Deskargatzeko klikatu HEMEN.
John Trollope irratinobelaren 16. atala (Uharteko loreak) entzun: https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/trollope/trollope16.mp3