IBAIZABAL: Euskaltegien erronkak Bilbon euskara denon eskura egoteko

Irailarekin batera, hasi da ikasturte berriari begira jartzeko garaia, eta euskara ikasi nahi duenak orain du lan horri eusteko abagunea. Euskaltegiek abiatu dute 2016-2017 ikasturtea eta matrikulazio kanpaina martxan da. Bilbo Hiria irratian euskara ikastearen erronkez eta beharrez aritu gara. Bilbo Zaharra euskaltegiko Jon Maguregi, Nerea Telleria Juan Mateo euskaltegitik eta Isabel Isazelaia Gabriel Aresti euskaltegiko kidea, hirurak Bilboko Elkarlan elkartea osatzen duten eta hiriko ikasle gehien beren baitan hartzen dituzten euskaltegiak. Euskara ikasteko eskura dauden diru-laguntzak aztertu ditugu, akreditazio mailak eta Bilbok euskara ikasleei begira egin beharrekoak aztertu ditugu. Bukatzeko ikasturte berriko eskaintzen inguruko informazioa eman digute.

 

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Ekologistak Martxanek energia trantsizioei buruzko Nazioarteko Topaketa antolatu du

al. Ira 19 , 2016
Datorren irailaren 22an eta 23an izango dira Bilbon Tradebu proiektuaren barnean kokatzen den ‘Energia trantsizioak: iraunkortasuna eta demokrazia’ Nazioarteko II Topaketak Bilbon. Tradebu proiektua Ekologistak Martxan eta EHUren artean osatutako partzuergoak bultzatzen du eta Energia Trantsizioen inguruan dihardu, energiaren alorrean iraunkortasunerako eraldaketa demokratikoa nola burutu ikertuz. Aldaketa klimatikoa, erregai fosilen izaera […]

Honekin lotuak