IBAIZABAL: Deustualdeko Prest aldizkaria (azarokoa)

86. zenbaki honen Monografikoa Bilboko Hamaika Telebistari eskaini diote Deustualdeko Prestekoek: bertan elkarrizketa luzea egin diote Iñaki Uria Hamaika Taldeko zuzendari nagusiari eta aipatu telebista digitala Deustuko Botikazaharrean egoitza duela azpimarratu du Zihara Aranbarri Prest aldizkariko zuzendariak. Horrekin batera ohiko atal batzuk agertzen zaizkigu zenbaki honetan: Gureak kanpoan, Inkesta, Deustuko historia… Aipatutakoez gain, Bilboko lutheria Eskolari buruzko erreportaia egin dute, beste bat partehartze prozesuaren inguruan eta bukatzeko, Gemma Sanginese psikologoari egindako elkarrizketa.

Elkarrizketa hau deskaegatzeko klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IRRATIA.COM #129: disko eta liburu artean

az. Abe 3 , 2008
Mikel Laboaren kantuak entzungo dituzu saio honetan. Berak kantatuak batzuk, bereak hartu eta talde zein musikari berriagoek/gazteagoek egindako moldaketak. Joseba Sarrionandiaren liburua izan dugu gero, Munduko zazpi herrialdetako ipuinak. Susa aldizkaritik batutako ipuinekin liburua osatu du Mikel Elorzak: Aspaldiko lagunen bisita.  Ondo azaldu digu. Durango izan dugu hizpide. Xabier Amurizaren […]

Honekin lotuak