BERBAZ:Iñigo Azkona; munduan zehar, argazkien laguntzaz

Munduan zehar dabilen argazkilaria, horrela aurekezu du bere burua Iñigok. Solasaldi gozoan ordubete inguru. Eta denbora konturatu barik joaten da horrelakoetan. “Ai, 1. kanta lehentxuago sartu izan bagenu!…” eta horrelakoak etorri zaizkigu bukatzean. Ka! Gertatutakoa da gerta zitekeen gauza bakarra :-)! Primeran izan gara-ta berbaz!

Hartutako notak galdu egin ditugu, baina argazki batzuk buruan geratu zaizkigu: Iranen sartu bezain laster, gaueko iluntasunean bat-batean agertutako militarrena, Teherango B-etxebizitzenak (B kontabilitatearen pareko: bertan bai, kalean jazarriak diren, sexua, droga eta r&r-a, jori!); Amazonian Repsolen agindupeko militarren jazarpenarena; hango ibaietako petrolio hondakinez ilundutako ibaien ondoan goaraniar langile biluziak; AEBetako murru absurdoak; Kurdistango lurrikara osteko konktenedore-bizitokiak,…

Bidaiak maite ditu Iñigok, eta hango istoriak gure begietara ekartzea. Gogoko aldizkari bat inguruan? “7K, itzela!”

Erreferentziak:
Argazkiak: http://www.euskalnet.net/inigoazkona
Bizibidea: http://www.kahlomedia.com

Kantak:
??? (papertxoarekin joan zen)
Bidaiaria
Dar har rage Man,Barat

DESKARGATU HEMEN

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PIPERPOLIS: Hutsa taldea eta Bad sound System

al. Ots 25 , 2013
Gaurko saioan musika izan da nagusi, kafeaz gozatzeko musika lasaiarekin hasi dugu saioa. Hutsa taldearekin “Huts Unea” diskoa ezagutu dugu. 2010 urte bukaeran abiatu zuten abentura berria Mariak eta Erizek. Ondoren Hip Hop, reagge eta jamaikar doinuak izan ditugu entzungai Bad sound system DESKARGATU HEMEN

Honekin lotuak