SOINUGELA: Lehengo musikarien oraingo diskoak

Aste honetako Soinugelari izenbururen bat jarri behar eta horixe jartzea erabaki dugu, Pedro Elias Igartuak zer-nolako musika hautatu duen ikusirik. Lehengo musikarien artean Emmylou Harris, Bob Dylan eta Solomon Burke aipatuko ditugu, “All I Intented To Be”, “Tell Tale Signs” eta “Like A Fire” izeneko diskoak ekarri zizkigutenak, besteak beste. Horrezaz gain, Jim Lauderdale blugrass musikaria, Ruper Ordorika, The Jayhawks, Rafa Rueda eta Madera Limpia ere izan ditugu, ahantzi gabe blues arloko nobedadeei ere tarte bat esakini diela Pedrok (Belceblues, Blue Days eta The Blind Lemons).

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOLASALDIA: Petronor, AHT, EHUko hauteskundeak

al. Abe 1 , 2008
Zenbait gai ekarri ditu gaurkoan Iosu larrinaga EHUko irakasleak, hala nola, Jaurlaritzak Petronorri eman baimena, AHTren inguruan Arrigorriagan gertatutakoak edota Unibertsitatean izango diren hauteskundeei buruzko gogoetak, batez ere zenbait irakaslek bizi duten egoerari buruzkoak. Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Honekin lotuak