Euskal musikaren baratzean oso disko bitxia agertu da azken aspaldion, Barrence Whitfield amerikar musikariak eta Petti euskaldunak elkarlanean plazara atera duten diskoa, hain zuzen ere. Eta hori dela eta, gaurko saioan diskoa bera entzunarazteaz batera, Barrence Whitfielden ibilbide musikala ezagutzera eman nahi izan digu Pedro Elias Igartuak. The Savages taldearekin aurreneko grabazioak egin zituenetik honainoko bidea jorratu du, eta honainoko bidea Pettirekin elkarlanean grabatu duen diskora heltzen dena da. Horrezaz gain, aspaldiko musikaz ere gozatzeko aukera izan dugu: alde batetik, Henry Thomasek 1927an grabatu zuen blues diskoa eta, bestetik, Federico García Lorcak pianoan jo zituen Espeiniako herri kantak. Llan de Cubel taldeak Asturiasko folk musika fina ekarri digu eta, gainera, Elvis Costeloren azken diskoa ere ezagutu dugu.
Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.