BERBAZ:Willy Ugaldea euskara eta euskal “bizi-nez-a”

Markinan bueltan da urteak Bretainian, Alsazian, Suitzan, Baionan, eta
Frankfurten bizi izan eta gero. Era askotako lanak izan ditu: aek-n
irakasle, auto-fabrika erraldoi bateko katean, artxibo arduradun gisa,
euskal jan-edakiak Europan saltzen, autogintza sektorean komertzial
arloan,…

47 urte dituela, motxilan dakarren hori guztiarekin aurrerako jauzia
emateko gogoa: bertoko produktu eta zerbitzuak Europan zabaldu asmoz
(“Europan ez gara existizen,… gure burua hobeto erakutsi behar
dugu,…”), eta horretatik bizitzeko erronkan.

Nola horri ekin? Espazio irekiko topaketa eratzeko geratu gara, talde
handi batentzako galdera konplexua delakoan, eta bilera
parte-hartzaile aberatsenak horrela ematen direla sinistuta. 2013ko
otsaila bukaeran jarri dugu topaketarako data. Zuzenekoaren sorpresak!

Erreferentziak:
Asmo honetan parte hartu nahi? Hemen Willy-ren helbidea:
jugaldea@hotmail.coma da espazio irekiko topaketa bat?
http://burumapak.blogspot.com.es/2012/05/zer-da-espazio-irekia-espazio-irekiko.html
Kantak:
Herria eta hizkuntza (Mikel Laboak kantatuta)
Lantegiko hamar mandamenduak (Errobi)
Gure lekukotasuna (Errobi)

 DESKARGATU HEMEN

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Eguberriak eta bikoteak

az. Abe 26 , 2012
Eguberrietan, familia eta lagunekin biltzeko ohitura dugu, bazkaltzeko edo afaltzeko. Eta Igor Erauzkin sexologoak kontatu digunez (batzuetan alkoholak lagunduta), holakoetan tira-birak eta eztabaidak sortzen dira, bikoteetan eragina dutenak hain zuzen.  DESKARGATU HEMEN

Honekin lotuak