Egunotan Genevako Nazio Batuen Erakundeko Giza-eskubideen Kontseilua martxan dabil eta atzo bertan Martin Scheinin errelatoreak bere txostena aurkeztu zuen. Antiterrorismoaren izenean, Scheininek kontatzen duen bezala, giza-eskubideak urratzen dira Europako hainbat herrialdetan, espainiar estatuan besteak beste. Xabier Aierdik aztertu du gaia, plano teorikoan eta praktikoan: honetan, azken bolada honetako hiru kasu ekarri ditu gogora, D3Mren legez kanporatzea, Manex Castroren atxiloketa eta AHTren inguruan Jaurlaritzako Barne Sailak emandako aginduak.
Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.