MUSIBLA: Tandarica Orkestar, Petti, Tujiko Noriko…

Gaurko saioan disko berri eta interesgarri batzuk dakarkizuegu, Pettiren azken diskoa (Awañak) zuzenean grabatutakoa Bonberenea Ekintzak zigilupean agertu dena. Bestaldetik, kale antzerkia egiten duen arren, musika ere jorratzen duen talde bat ekarri dugu, Tandarica Orkestar, Katalunyatik datoz eta Balkanetako musika egiten dute. Beste talde ugari ere entzungo ditugu: Tujiko Noriko, Manu Chao, e.a. Eta bukatzeko Euskal Idazleen Elkarteak kaleratu duen disko bitxi bat, “atera dena” du izena eta poemak dira, idazleak berak irakurrita. Ondo izan.

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Euskal kulturgintzaren transmisioaz

og. Abe 11 , 2008
Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultateak abian eman duen Euskal kulturgintzaren Transmisiorako ikastaroaren 2. edizioa aipatu digu XABIER AIERDIk. Aierdi, iaz bezala aurten ere, partaide izango da bertan eta joan den urteko esperientzia aipatzeaz gain aurtengorako egitasmoa ere azaldu digu. Kontuan izan matrikula epea abenduaren 15ean bukatzen dela. Informazio gehiago: www.huhezi.edu Elkarrizketa […]

Honekin lotuak