Itziar Laka hizkuntzalariak emango du hitzaldia, eta gaurko elkarrizketan aurreratu digu horren edukia. Aresti euskaldun berria zela jakina da. Horregatik, bigarren hizkuntza ikastean burmuinean gertatzen diren aldaketak azalduko ditu Lakak hitzaldi honetan. Norberaren ama-hizkuntza ez den bigarren hizkuntza bat ikastean bien arteko lehia modukoa gertatzen da gure garunetan, eta Lakak hizkuntza batetik bestera, hizkuntza aukera nola egiten dugun azalduko digu, beste hainbat informazio interesgarrirekin batera. Gaztaroan edo helduaroan ikasi, burmuinaren leku diferentean kokatzen dira hizkuntzan. Elebidunak hartuta, bigarren hizkuntza bat ikasteko alderdirik zailenak zeintzuk diren aztertu dute adituek, bigarren hizkuntza bat ikasteko. Azkarrago ez du egiten, sinplifikazioak baztertu bai.
Burmuinak egiten dituen gauzen artean ataza aldatzeko elebidunak azkarragoak dira elebakarrak baino