SOINUGELA:Gabriel Arestiren jaiotzaren 80 urteurrena.

Gabriel Arestiren jaiotzaren 80 urteurrena dela eta saio berezia prestatu du Pedro Elias Igartuak, aspaldiko partez Xabier Monasterio laguntzaile izan duelarik. “Gabrielen Lekua” disko liburuaren estreinaldi mundialaz aparte, ekimen horren partaideak izan diren Rafa Rueda eta Xabier Monasterio berak azaldu digute zertan datzan ekimen hau. Ruper Ordorika ere izan da gure artean Gabriel Arestik berarekiko izan duen eragina azaltzen eta, nola ez, betiko moduan, musika ugari entzun dugu:
Gabriel Arestiren testu musikatuak, Norte Apache, Maite Idirin, Urko, Morau, Eñaut Elorrieta, Mikel Laboa eta abarren abotsetan eta baita Arestiren garaikideak izan ziren Joan Baez, Edith Piaff eta beste askoren kantuak. Saio oparoa beraz!!

 DESKARGATU HEMEN

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

10ETATIK AURRERA: Argia astekaria (2389. zenbakia)

og. Urr 31 , 2013
Aste honi dagokiona, eta azalean ETAko preso ohiak. Asteko gaia Ekintzailetza, eta Pertsonaia Lucia Goñi. Horiez gain, Unai Brea erredaktoreak Heriotza-umeak eta tabuak, Hamlet klasikoa euskaraz, eta Kubatarren maisutasuna behar gorriaren teknologietan ere jorratu ditu.  DESKARGATU HEMEN

Honekin lotuak