Larunbatean Suitzan egin zuten manifestazioa Nekane Txapartegi euskal presoaren egoera salatzeko. 18/98 auzian atxilotu, inkomunikatu, espetxeratu, epaitu eta zigortu zuten Txapartegi, Xaki atalean. Torturatu egin zutela salatu zuen, eta testigantza ere eman zuen ahozko epaiketan. 1999an atxilotu zuten, eta, hamasei hilabeteko epaiketaren ondoren, fiskalak eskatutakoa baino zigor handiagoa jarri zion Auzitegi Nazionalak, 2007an: 11 urtekoa. 2009an, Auzitegi Gorenak sei urte eta bederatzi hilabetera kondenatu zuen, baina zigorra ez betetzeko, alde egitea erabaki zuen, Suitzan dago preso Apiriletik. Ibai Txapartegi anaiak eman digu egoeraren berri.
deskargatu hemen.