SOLASALDIA: Bizkaiko bildotsaren prezioa

Eguberri garaia bildotsaren komertzializaziorako garai ona da, baina urtarrila iristearekin batera zailagoa izaten da produktu honen salmenta. Mikel Kormenzana EHNEko kidearen ustez onartezina da momentu honetan, besteak beste Gurokela egiten ari dena: Durangoko Errialde Hiltegiak artzanei Bizkaiko Bildotsagatik kiloko 6´46 euro ordaintzen dienean, Gurokela euro bat gutxiago eskaintzen ari da. Are gutxiago, dio Mikelek, Gurokelak Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza Sailetik eta Foru Aldundietatik diru publiko asko jasotzen dutela kontuan hartuta. Holako jokamoldeekin bukatzeko, EHNEk  Prezio Behatokia sortzea eskatzen du berriro.

Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Gezurrak eta balore txarrak Publizitatean

az. Urt 21 , 2009
Egia al da “X” garbigarriak tomatezko orbanak kentzen dituela ur hotzeko garbiketan? Futbolari horrek benetan jaten al ditu egunero natilla horiek? Holako mila galdera egin ahal ditugu, eguneroko prentsa, irrati eta telebisteen iragarki bonbardaketaren aurrean eta honetaz hitz egin du gaurkoan Jose Luis Segura EKAko komunikazio arduradunak. Espainiar estatu mailan […]

Honekin lotuak