SOLASALDIA: IBAIZABAL TELEBISTA urtarrilean

Aipatutakoa ibaizabaltb.com helbidean ikusi eta entzuten da iazko apiriletik. Eguberrietan urte berria emateko modu bitxia aukeratu du Ibaizabalek: Bilboko zein Kubako irudiak nahastu ditu (Kubako iraultzaren 50. urteurrena izan dela gogoratuz), musika beroarekin. Bestetik, zenbait atal ditu telebista honek eta egunotan gauza batzuk ikusi ahal dira: Clash taldearen kanta bat Pedro Elias Igartuak komentatuta, Kafe Antzokiaren itxierari buruzko erreportaia, BBVAren aurkako Plataformako bost kideren kontrako epaiketa edo “Jaizkibel Bizirik” dokumentala. Atal berri bat ireki dute egunotan, Oblada izenekoa: bertan Bilboko Abando-Ibarrako eskultura batzuk aztertu ditu Ismael Manterolak. Bukatzeko, etorkizunera begira egitasmo batzuen berri eman dizkigu Hibai Castro Ibaizabal Telebistako kideak: eguneroko lanean oinarrituta, atal berri batzuk atera nahi dituzte eta apirilerako (lehen urtemuga izango delako) ekitaldi berezia ari dira prestatzen.

Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: "Internazionalismoa aurrera"

az. Urt 28 , 2009
Lelo horrekin, Askapena taldeak manifestazioa konbokatu du datorren larunbatean Bilbon, Unai Vazquez Askapenako kideak komentatu digunez. Elkartasuna herrien arteko samurtasuna dela esan zuen Che Guevarak, eta azken bolada honetan, internazionalismoa, elkartasuna eta internazionalistak kriminalizatuak eta mehatxuak izan dira munduko hainbat tokitan, hasi Kolonbian, jarraitu Israelen eta bukatu espainiar estatuan. Askapenak […]

Honekin lotuak