BERBAZ: Saioa Bacigalupe, beti ikasten, argi bila, ekonomia alternatiba batzuk

Hilabete batzuen ondoren, 2014an lehengoz Berbaz, eta aurrerantzean http://bitakora.arrosasarea.org-ra ere begira!

Aurreko udazkenean Txirbileneako Gune Irekiko topaketa baten (Zer-nolakoak dira bizitzea merezi duten bizimoduak?) ezagutu genuen Saioa Bilbon bizi den ortuellarra. Desazkundea/Feminismoak sustatutako topaketan. AEKn eta EHUn ibili izan da azken urteetan, lan-jardunak gehiegi markatzen gaituen mundutxo honetan.

Beti irakurtzen dabilen horietakoa. Galdera berriak maite dituena. Ekonomia, Antropologia, gizarte mugimenduak,… bere ekosistema.
Orain banka etikoari buruzko tesia egiten, eta filosofia eta etikaren gaineko ezagutza klasikoak esploratzen,… eta gizarte- eta ekonomia-alternatibak asmatzen, sortzen, amesten beti.

Deustuko baratze taldea, horietako bat. Edo Udaro Ecologistas en Acción taldeak antolatutako bizikleta martxa eredugarria, Baobab, TrukaRek, txanpon soziala,… alternatibak egon badaude eta!

Erreferentziak:
http://baratzataldea.blogspot.com

Kantak:
Fresh bones (Moby Dick)
Todo se transforma (Jorge Drexler)

 DESKARGATU HEMEN

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOINUGELA: Los Lobos-Kiko Veneno, Richard eta Linda Thompson, eta Danny Cox

og. Ots 13 , 2014
Lehen orduan, Los Lobos eta Kiko Venenoren “Zuzenean” entzuteko parada izan dugu, eta horrekin batera, Richard eta Linda Thompsonen hainbat kanta. Bigarrenean, Pedro Elias Igartuak Danny Coxen binilo bat eta CD berria jarri dizkigu. DESKARGATU HEMEN

Honekin lotuak