BERBAZ: Garbiñe Larrea Iturralde, sendabelarrak eta pentsamendu kritikoa

Basilia Goenaga, amama. Petrikilo batek esandako ukenduek bizitza salbatua, eta ondoren ukendugile bihurtua. Bekatua zen sasoi batean, herriko medikuak jazarria. Urrutiko intxaurrak zaratak hamalau, gerturatu ezkero han soilik dira lau. Norberarengan eta inguru gertuan dugula osasuntsu bizitzeko behar dena. Eta zoriontasuna, gehituko dugu. Artean belarrak, medikuntza ofizialaren ondoan, lagungarri. Zein bere zereginean.

Belar bat aukeratzekotan, intxusa du hobesten. Beste hainbat ere aipatu dizkigu saioan zehar: asuna, San Juan belarra, tomilloa, menda, erromeroa, salbia, labanda… Anita Egusi (Elduaien) ikasita diosku baratze bi komeni direla: jatekoa eta osatzekoa. Sonia Lozano izan du irakasle eta Eneko Landaburu (¡Cúidate, compa!) aipatzen du argi. Zestoan, Mutrikun, Gilluen aurkituko duzu. Edo zeure herrian, horixe du-eta irakasteko modu gogokoa. Tokian tokikoekin, auzolanean.

Kantak:

Baratze bat (Mikel Urdangarin)

Perretxikotan (Hiru truku)

Erreferentziak:

Garbiñe Larrea Iturralde FaceBook

Eneko Landabururen osasunari buruzko online liburutegia

Eneko Landabururen online liburutegia

Deskargatu hemen.

.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Pasaiako segadari buruzko ikerketa dokumentala "Pasaiako badia" ikusgai Bilbon

al. Aza 6 , 2017
1984ko Martxoaren 19an Pasaian jasotako gertaerak ditu oinarri “Pasaiako badia” dokumentalak. Bertan , poliziak Jose Mari Izura, Rafa Delas, Dioni Aizpuru eta Pedro Mari Isart hil zituen. Gorpuek guztira, 113 bala zulo zituzten. Dokumentalean, hildakoen senideak eta hainbat pertsonen testigantzak batu dituzte. Ikerketa lana, zehaztasuna eta sakontasuna ditu oinarri dokumentalak. […]

Honekin lotuak