BERBAZ: BegoÑa Pecharroman, bizitzako unibertsitatean

Iturri oparoa eta bihotz-zabala Bego. Bazkalorduan eta jarraian irratian, Donostirako buserantza lagundu dugun arte, etengabe ibili da eman eta eman, ideiak, erreferentziak, kontaktuak,… Berbaz: ´itaunak, erantzunak eta hurrengorako itaun gehiago´. Bai barriro etorriko da.
Farapi-Evidentis duela hamarka urte ekindako enpresari buruz hitz egin nahi genuen, euren eredu biziari buruz edo “Nosotras: mujeres de Euskalduna” estreinatu barri den dokumentalari buruz. Antropologia, generoa eta drogaren arteko harremana, eszedentzia-aldien garrantzia,… hainbeste gai izan zitezkeen, eta hurrengo baterako geratu dira.
Elkarrizketan hastean, bere burua aurkeztearekin jakin dugu: 18 urte zituela Londresera bidaia egin zuela eta bertan urte pare bat eman, bere buruaren jabe eta arduradun. Bizitzako Unibertsitatea. Zelan utzi gaia alboan?

Christian Felberg eta Guztion Onerako Ekonomia atera da hizpidera gero, Eibarren jaio berri den taldetxoaren haritik. Bilbon pasa berri den Ekonomia Sozial eta Solidarioari buruzko Kongresuan César Rendueles-ek botatakoaz ere mintzatu gara.
Plazer handia. Eta hurrengoan gehiago. Berbaz.
Kantak:
Londreseko pizzerian (Gari)
Hamar negu (Ruper Ordorika)
Erreferentziak
FarapiEvidentis
Guztion Onerako Ekonomia

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PIPERPOLIS: Patxi Larrionekin “Feriatzaileak” eleberrian barrena eta Labrit kantariaren lan berria

az. Aza 30 , 2016
Gaurko saioan bidelagun idazlea eta kantaria izan dugu. Patxi Larrionek “Feriatzaileak” eleberrian barrena eraman gaitu. Susa argitaletxearen eskutik lehenengo eleberria da. Patton pelikularen eszenak Urbasan eta Iruñean grabatu ziren eta pelikulan parte hartutako langileak eta gazte bi dira nobelaren protagonista. Labrit Zabala kantaria hamabost urte lanik argitaratu gabe ostean berriz […]

Honekin lotuak