BERPAZ:MIKEL POTTOKOKIN

Hurrengoan “barrez” deituko diogu saioari (“berbaz” alde batera utzita) eta mediku-kontuei buruz mintzatuko gara. Saioa horrela bukatu dutu,eta gogotik egin dugu-eta barre, Mikelek belauneko mina zuela eta medikuarengana egindako azken bisitaldia kontatzean,… Hori “La mafia médica” liburua esku artean genuelako,…, eskuz esku mugitzeko dekogun liburua, bide batez, hemen direnak bezala: www.bm31-liburuak.blogspot.com.

“La tercera mentira” antzezlanarekin dabil bero orain Pottoko. Testua idatzia jada, taularatzeko prestatzen,… Urte bi “barbetxon” izan da, hau dala bestea dala, eta orain barriro gogotsu,… Daniel Guinn-en Ishmael liburuak piztu zion.

Ohiko kontuak gaur beragaz: progresoaren istorioa sinistu izan dugun ipuin oker baten ondoriozkoa (gizakia naturatik apartekoa dala, Jainkoak erdigunean jarria dala “ordena” jartzeko,…). Azken siouxak. Auzolana, elkartasuna, akelarreak, droga legalak eta ilegalak, apaizkeriak, exorzismoa.

Energian sinesten du berak. Gizakiok itzelezko ahalmena dugula, ezezaguna oraindik. Aske jokatu behar dugula gure senari jarraituta, eta horrela bada, den-dena bidean agertuko zaigula,…

Kantak:
Sing-sing-ati-ko folk & roll-a (Sorotan Bele)
The exorcist (Mike Oldfield)

Erreferentziak:
2008ko Potxokorekiko elkarrizketa https://www.bilbohiria.com/web/1175
Marc Legasse: http://eu.wikipedia.org/wiki/Mark_L%C3%A9gasse
Ishamael: http://en.wikipedia.org/wiki/Ishmael_%28novel%29
www.bm31-liburuak.blogspot.com

DESKARGATU HEMEN

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

ASTE HONETAN, ZER?

ar. Ots 12 , 2013
Gaur, BIGEko Lurdes Imazen txanda izan dugu.  DESKARGATU HEMEN

Honekin lotuak