Luis Guridi EHUko irakasle eta ekonomia adituak galdera horri erantzun dio gaurkoan: krisia (krisiak hobe esanda) AEBetako finantza arlotik dator baina sektore prouktiboan duen eragina gero eta handiagoa da. Luisen ustez, pairatzen ari garena ez da soilik finantza krisia, eta irtenbideak emateko azterketa sakona egin behar da, koiunturatik haratago. Hasieran prestakuntza baxuko langileengan eragina bazuen, gero erdimailakoengana ere iritsi da eta datozen hileetan latzagoa izan daiteke. Sistema kapitalista bera krisian dagoela esan digu eta horrek, jakina, erantzun sakonak behar ditu bideratu nahi baldin badugu.
Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.