Denboraldi batez musika alde batera utzita eduki ondoren, EtxE indarberrituta dator bere estudioko bosgarren lanarekin. Bizi izeneko disko honetan ere Iban Gurrutxaga gitarra-jolea du bidelagun. Hasierako ilusioa berreskuratuta eta gogoz gainezka itzuli da agertokietara. Bilbon aurkeztuko ditu kantuak eta aitzakia izan da irratian bisita egiteko. Bizi deituriko diskoaren gaineko kontuak ekarri dizkigu. Bestetik haur antzerkiaz aritu gara; Marikixkur eta hiru hartzak antzezlanaren estreinaldian izan gara, Gernikan. Bertan Galder Perez antzerki zuzendari eta lagunarekin berba egiteaz gain, Ylenia Baglietto eta Iñaki Maruri aktoreekin izan gara.
Deskargatu hemen.