IRRATIA.COM: 46. saioa, Web 2.0 euskaraz, blogak 2.0, mundua.com eta zabaldu.com

Irratia.comBlogak 2.0 topaketa izango dugu asteon Deustuan. Web 2.0 gero eta sarriago aipatzen ditugun berbak (eta zenbakiak) dira; Interneten ez da besterik aipatzen aspaldion, eta guk geuk ere horretaz berba egitea erabaki dugu. Albisteak sortzen dira eta gu ere horretaz mintzatu gara gure saioan. Gaurko saiora Aitor Ortuondo mundua.com blogak sortzeko plataformako kudeatzailea eta Arkaitz Zubiaga zabaldu.com ekimeneko sortzailea gonbidatu ditugu. Biekin elkarrizketa interesgarriak izan dira, web 2.0 giroan murgiltzeko modukoak. Eta saioko hirugarren elkarrizketara Jose Antonio del Moral gonbidatu dugu. Interneten oso ezaguna da del Moral, eta gurekin euskaraz egin du elkarrizketa hau. Blogak 2.0ko antolatzailea denez, osteguneko egitaraua aurreratu digu. Hala ere, Interneteko albiste eta web eta blog berri gehiagoren gainean ere mintzatu gara, zelan ez.

Elkarrizketak eta saioa entzuteko, klik egitea duzu. HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

BIGARREN LERROAN: Emakumez beteriko saioa

ar. Api 4 , 2006
Gorka Gondrak Bilbo Hiria irratirako prestatzen duen Bigarren Lerroan jazz saioaren barruan emakumezkoak izan dira protagonista aste honetako emanaldian. Aurreko ataletan ere ugari izan dira gizonezkoekin batera agertu diren emakumeak, baina oraingo honetan monografiko oso bat eskaintzen digu saiogileak, emakumeek jazzari eginiko ekarpenak erakuste aldera. Beraz, emakume kantariak entzungai jazz, […]

Honekin lotuak