Gorka Gondrak Bilbo Hiria irratirako prestatzen duen Bigarren Lerroan jazz saioaren barruan emakumezkoak izan dira protagonista aste honetako emanaldian. Aurreko ataletan ere ugari izan dira gizonezkoekin batera agertu diren emakumeak, baina oraingo honetan monografiko oso bat eskaintzen digu saiogileak, emakumeek jazzari eginiko ekarpenak erakuste aldera. Beraz, emakume kantariak entzungai jazz, soul eta bossa erritmoetan. Honako hauek, hain zuzen ere: Ella Fitzgerald (argazkian), Bessie Smith, Sarah Vaughan, Billie Holiday, Aretha Franklin, Natalie Cole, Elis Regina & Tim Maia, Astrud Gilberto, Cassandra Wilson, Madeleine Peyroux, Norah Jones eta Hiromi japoniar pianojolea. Deskargatzeko azken Bigarren Lerroan-en saioa klikatu HEMEN.
Honekin lotuak
-
2015/03/04
IBAIZABAL: H 28 aldizkari satirikoa martxan
-
2006/05/26
POTTO: Finalaren finala 1980an
-
2011/11/21
Piperpolis: Hitzezko txalupak
-
2012/11/27
IBAIZABAL: Iparraldeko kronika