Otsailari dagokion 89.zenbaki honetan ohiko atalak agertzen dira: Monografikoa (denda txikiei dedikatua), Gurera etorriak (Tatiana Andreeva), Inkesta (lehendakarigaiak eta mozorroak), Deustuko historia (deustuarren bekatuak 18. mendean)… Horietaz gain, elkarrizketa batzuk egin dituzte, Ramon Bustamanteri edo Alvaro Cuartango margolariari. Datorren astean Korrika Kulturalen barruan estrainatuko duten “Atxikistan, Kanpanolue martxan” antzeslana, Done Petri plaza batzeko ekimena edo Deustuko tomateak eta holako kantak biltzen dituen liburua ere aipatu ditu Lur Malleak, Prest hilabetekariko zuzendariak.
Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.