IRRATIA.COM #137: artea, emakumeak, historia eta zientzia

Artea eta generoa. Wiki historiak bultzatzen dituzten Saioa Olmo eta Haizea Barcenilla izan ditugu saioan. Artea, generoa, emakumea, feminismoa… historia wiki batean idatzita. Luze aritu gara gaiaren gainean, eztabaida berez hor dagoelako.

Saioaren bigarren partean berriz, zientzia izan dugu hizpide. Galder gonbidatu eta Darwinen jaiotzaren 200. urteurrenaz aritu gara. Darwin gaur, Interneten aroan. Interesgarriena agian, eskaini dizkigun hiru loturak. Hiru gune interesgarri. Zuhaitza, wikiespezieak eta bizitzaren beste zuhaitz berezi bat (pdf-an).

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Bilboko Ihauteriak 09

og. Ots 19 , 2009
Pasa den asteburuan izan ziren Ihauteriak Bilboko zenbait auzotan, Deustun, Santutxun edo Iralan, eta udalak oso sos gutxi eman zien festa burutzeko, Ibai Etxebarria Bilboko Konpartsen Koordinakundeko kideak kontatu digunez.  Bilbokoak, aldiz, gaur hilak 19 hasiko dira eta aurten ere Udala alde batetik eta konpartsak bestetik. Gaurko hitzordua 7 Kaleetan […]

Honekin lotuak