BERBAZ:EVA ISASI, Ibarrangeluko aholkularia

Nola lagundu antolakunde bati eraginkorragoa eta zorionekoagoa izaten? Nola lortu talde-lan armoniatsua? Zer ekarriko lioke horrelako lan-mundu bat gizarteari? Horrelako kezkak ditu Evak egunerokoan eta aholkulari dabil aspaldian antolakundeetan. Psikologia ikasketak egin behar zituela argi zuen txikitatik eta geroztik ere beti galdera berriak egiten eta gehiago ikasten dabilen horietakoa dugu. Lanera bere izatea eramaten du oso-osoan, maskarak albo batera utzita. Eta horrela jokatzeak bete egiten du. Ezin bestela egin. Antolakunde-konstelazioei buruz jardun dugu gaur luzaroen, bai eta pertsonetan oinarritutako erakunde transformazioaz ere. Maieutika, #Kanpaldiak eta geldiarazten gaituzten beldurrak ere mintzagai hartu ditugu. Zer ote litzateke mundu hau bakoitzak benetan egin nahi behar duena zer den jakin baleki eta egin egingo balu? Zelakoa izango litzateke gure bizimodua, guk benetako “protagonismoa” hartuko ba geunke? Irudikatzen duzue? Erronka polita daukagu aurretik, bai horixe!

Kantak: Buenos consejos (Flaco Jímenez); Help (The Beatles)
Erreferentziak: http://www.talentmanager.pt/download/ArticuloCO.pdf (erakunde konstelazioei buruzko artikulua)

DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN!!!!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PIPERPOLIS: Mamba Beat eta Literaturia

al. Mai 30 , 2011
Bilboko  Mamba Beat taldeak  “THE” izeneko EPa (4 abestiko diska laburra) argitaratu berri du. Soinu elektronikagoa dakar disko berriak , dantzari lotuago, hitzei garrantzi gehiago ematen die eta horiekin mezu gehiago bidaltzen dituela.  Mikel eta Igor  Mamba Beat taldeko kideak  izan  dira gurekin. Bestetik asteburuan Larrabetzun ospatu behar den Literaturiaren […]

Honekin lotuak