IBAIZABAL: Bilboko Ihauteriak 09

Pasa den asteburuan izan ziren Ihauteriak Bilboko zenbait auzotan, Deustun, Santutxun edo Iralan, eta udalak oso sos gutxi eman zien festa burutzeko, Ibai Etxebarria Bilboko Konpartsen Koordinakundeko kideak kontatu digunez.  Bilbokoak, aldiz, gaur hilak 19 hasiko dira eta aurten ere Udala alde batetik eta konpartsak bestetik. Gaurko hitzordua 7 Kaleetan izango da Trapu Zahar eguna ospatzeko, baina egun handia larunbata izango da. Aurten ere Udalak Kale Nagusitik egingo du desfilea, jendeak begiratzeko Ibaik azaldu duenez; konpartsek, aldiz, Hurtado de Amezaga kaletik egingo dute jaitsiera, txistulari, dantzari, albokalari, fanfarria eta kontzertu zein antzeslan batzuekin. Datorren asteartean bukatuko dira Sardinaren Ehorzpenarekin eta Ibaik jendea animatu du mozorratzeko eta parte hartzeko.

Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

BERBAZ:PERNAN GOÑI, komikiak, interneten, artea,...

og. Ots 19 , 2009
Txikitan gelako marrazkilaririk trebeena-edo, beti marrazkiaren inguruan ibili izandakoa. Bere hitzetan, hortik ateratzen da noizbehinka (zeregin “serioa” Ez delako beldurrez,…) baina horrelakoetan beti pizten zaio barruko alarma, bere bide “zuzena” marrazkian aritzea dela gogoraraziz. Alicia neskalagunarekin abian jarri berri duen proiektua, astean behin komiki-ale bat plazaratko duen webgunea: www.norbaitezagutu.com. Jendeak […]

Honekin lotuak