BERBAZ:MIREN LARRION, industria ingeniaria, ingurumenaren gainean

Bilboko Ingeniaritza Goi Eskolan dihardu Mirenek azken urteetan ikertzen, irakasten eta kudeaketa zereginetan ere. Ikasteko gogo ase-ezina duenez, pribilejioa da berarentzat hori, unibertsitateko irakasleek izan ohi duten askatasunagatik.

Besteak beste, industriari bere prozesuak hobetzen laguntzen diote unibertsitatetik, gas kutsakorrek ahalik eta eragin kaltegarririk txikiena izan dezaten airean.

Dena den, Mirenen ustez, ez dago batere argi benetan planeta berotzen ari denik, eta are gutxiago, CO2 isurketak liratekeenik berotze hipotetikoaren eragile. Beste faktore asko baitago tartean (eguzkiak berak, esaterako, goraldiak eta beheraldiak ditu irradiazio-mailan historian zehar, eta horrek ere eragiten du, korronteak,…). Antza, gobernuek indar handiagoa izateko, herritarrak euren eskutik kanpoko konponbidea duten arazoen menpe izatea nahi. Dena den, argi utzi du isurketa horiek murrizten saiatu behar dugula guztiok.

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Berton Mahatserriko hilabetekaria (118)

ol. Mar 6 , 2009
Otsailari dagokion honetan elkarrizketa luzea egin diote Marijo Sola Bizkaiko Emakumeen Asanbladako kideari. Horretaz gain, “Begoña eta euskerea” atalean Begoñako zigilu-armarri ezkutua aipatzen dute. Ohiko Inkesta eta beste gai batzuk landu dituzte: Otxarkoagako Bizitegi elkartea, Santutxu futbol taldeko 90. urteurrena edo Luis Briñas eskolako 75.a, besteak beste, Lur Mallea Berton […]

Honekin lotuak