Pasa den astean Europako Banku Zentralak interes tasa %1´5ean utzi zuen: horrek ekonomian izan ditzakeen eraginak aztertu ditu Luis Guridik. Eta horrekin batera, beste zenbait neurri: dirua inprimatu nahi dutela, esaterako. Guridiren ustez azken bolada honetan hartutako neurriek ez dute eragin handirik izan ekonomian, krisiaren azterketa ondo eginda ez dagoelako. Bestetik, Nazioarteko Moneta Funtseko zuzendari nagusiak Paradisu Fiskalei buruz botatakoa komentatu du Luisek.
Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.