PIPERPOLIS: Vendetta ska taldea eta John Trolloperen itzulera

Vendetta Nafarroatik datorren boskotea da. Skalariak taldeko kide batzuk eta inguruko beste musikari batzuek osatzen dute taldea. Ska estiloa lantzen dute batez ere. Dena dela, beste musika erritmo batzuk nahasten dituzte, esaterako, rock-a, hard corea, musika latinoa… Vendetta-k Gor diskoetxearekin kaleratu du bere lehenengo lana. Horri buruz hitz egiteko taldekide gazteena den Pello Reparaz saioan egon da.

Bestetik, aste honetan, Piperpolisen berri ederra izan da. Irrati nobela bueltan etorri da bere 101. atala emititzeko. “Non hago?” deitutako atalean, Trollope hodeitxoarekin bateraz, zeruan, ke artean galduta dago lurrera bueltatzeko plana antolatzen.

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOLASALDIA: SAN MAMESEN LEHOIAK ... ETA BILDOTSAK IRABAZLE

ar. Mar 10 , 2009
Eneko Egibarrekin mintzatu gara gaurko solasaldian. Erralde abere hiltegiko kudeatzailea dugu bera, eta joan den astean, Athleticen partida zela eta, San Mames futbol zelaiaren inguruan burutu zuten ekimenaren berri eman digu. Izan ere, 100 bildots erre baitzituzten bertan, futbolzaleek ordubetean irentsi zituztenak. Horren arian, tokian tokiko produktuak sustatzeko dagoen beharraz […]

Honekin lotuak