Gaurkoan, Ismael Manterolak Bilbon hil hauetan ditugun bi erakusketa izan ditu mintzagai. Hasteko, Guggenheim museoan dagoen Murakamirena aipatu du: margoak, diseiñua, panpinak, marrazki bizidunak, merchandissing… oso japoniarrak, kolore plano eta biziekin. Gogoratu behar dugu aipatu museoak ez duela doako sarrera inoiz aplikatzen. Bestetik, Ismaelek Arte Eder museoan dagoen “Nobezentismoa eta Abangoardia” erakusketa aztertu du: museoko bildumen aurkezpen bat da, iaz hasitako erretrospektibei jarraituz. Bertan, Aurelio Arteta, Telletxea edo Uzelairen lanak ikusi ahal ditugu, baita kanpotar batzuena ere: margoak, kartelak eta argazkiak hain zuzen. Gogoratu museo horretako sarrera doakoa dela asteazkenetan.
Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
