Azaroaren 16tik aurrera, Durangoko Azoka Euskal Herri osoko liburu-dendetara zabalduko da, Zu non han DA! egitasmoaren bidez. Parte hartzen duten saltokiek Azokaren bereizgarria eta 2026ko nobedadeen sorta bat jasoko dituzte, erakusleihoetan jartzeko.Liburuak erakusleihoan ikusteaz gain, irakurleek egileak bertatik bertara entzuteko aukera ere izango dute. Izan ere, liburu-aurkezpenak antolatuko dituzte herriz herri, saltokiek eta idazleek nobedadeak tokian tokiko irakurleei aurkez diezazkieten. Ostegunean Peru Madalenaren Beila liburua Louise Michel liburudendan aurkeztuko du Joseba Sarrionandiuarekin batera. Gaua hasi da, eta poeta bat kalez kale dabil, lo egin ezinik. Esna egotearen eta loaren arteko mugan, egunez oharkabean pasatzen zaizkion gauzei erreparatzen die. Haren pausoen atzetik doa Beila, Peru Magdalenak Balea Zuriarekin argitaratu duen poema luzea. Loak ihes egiten digunean mundua nola ikusten dugun eta begirada hori poema bihurtzeko zer egin duen galdetuko diogu idazleari.
Deskargatu hemen.

