IBAIZABAL: “Nik ere AHT geldituko dut”

aht-geldituLelo horrekin  beste kanpaina bat hasi berri du AHT Gelditu Elkarlanak, Mila Elortzak kontatu digunez. Kanpaina horrek egitasmo erraldoi hori zalantzan jartzen dutenen konpromesua lortu nahi du. Egungo egoera (Nafarroan eta EAEn) aztertu ondoren, Milak kanpainaren zehaztasunak eman ditu: elkarretaratzeak, argazkiak, ekitaldiak eta webgune berria ( www.nikereahtgelditukodut.org helbidean). Bukatzeko, erakundeek daramaten AHTren aurkako mugimenduaren kontrako kriminalizatzeko ahalegina aipatu ondoren, maiatzaren 9an Iruñean manifestazio nazionala izango dela esan digu.

Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Korrika 16 Bilbo Hirian

og. Api 2 , 2009
Gaur arratsaldean abiatuko da Korrika Tuteran, “Ongi etorri euskaraz bizi nahi dugunon herrira” lelopean. Edurna Brouard Korrika 16ko arduradunak kontatu digunez, eskarmentua badute baina Korrika guztiek zer edozer berria dute. Korrika Kulturala, ibilbidea, zailtasunak eta aldaketa poliitikoa dela-eta entzuten ari garen zenbait gauza komentatu ditu Edurnek. Bestetik esan, bihartik(ostirala) aurrera […]

Honekin lotuak