Igandean apirilaren 26an, faxistek Gernika bonbardatu zutela 83 urte izango dira. Urtero hainbat ekitaldi antolatzen dira gertakaria gogora ekartzeko. Aurten osasun krisia dela eta konfinamendu egoera dela eta bestelakoa izango da. Gernikako bonbardaketaren 83. Urteurrena onlineospatuko da. Bakearen Museoak eta Gernika Gogoratuzek 2020ko apirilaren 24, 25 eta 26rako elkarrekin antolatu dute programa, Iratxe Momoitiok ekarri dizkigu xehetasunak. .Programa guztia bi zentroen webguneetan garatuko da, baita sare sozialetan ere (Facebook, Twitter, Instagram eta Youtube).
Hemen material oso eskuragarri: https://mcusercontent.com/0d28a95d6992b875a2becdd26/files/ca09b456-987c-47b3-88a8-097584242d32/urteurrena_online_definitiboa_comprimido.pdf
Deskargatu hemen.