IRRATIA.COM #144: Google euskaraz?

Google euskaraz? Galdera horri erantzun gura izan diogu emankizun honetan. Aurreko astean izenburu horrekin ekitaldi bat egin zen Bilboko Eitb-ren egoitzan.  Egoitz Goikoetxea ere (euskal SEO kontuetan aditua bera) gogotsu joan zen aurkezpenera, baina bertan bizitakoa kontatu digu guri. Etsituta atera zen handik, orohar.

Etsipenean erori barik jarraitu dugu saioarekin hala ere. Ikuspegi kritikoarekin aritu gara. Kazetaritza subjetiboa lantzen, iritzia eskaintzen, datuak emanez. Eta ez zaigu asko gustatzen Internet KEArekin lotzea. Pelotazo garaiak, bipuntuzero burbuila berriak, eta euskarazko kea ere badago gurean, larregi beharbada. Horregatik, entzuleen iritzia ere plazaratu dugu, zuzenean. Mikrofonoa ireki diegu twittereko mezuei. Saioak eman duena eman du, ordubeteko tarte horretan, baina kantu on batzuk ere entzun ditugu, tartean.

Zuen iritziak ere jaso gura genituzke blog honetan. Guztion artean, zerbait egin dezakegulako gaiaren inguruan. Zer iruditzen?

Zenbait lotura interesgarri, saioa entzun bitartean begiratzekoak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

MUSIBLA: Fermin Muguruza, Psapp, Zura....

az. Api 8 , 2009
Euskal Herriko soinu desberdin ugari bildu ditugu gaurko saioan, Fermin Muguruza ekarri dugu Donostiako Zinelmaldiaren amaieran estrenatu behar duen dokumentalaren harira, eta Sagarroi “Haikua” izeneko disko berria kaleratzear daukatelako. Beste hainbat soinu ere entzun ahal izango dituzu gaurko saioan. Ondo izan. Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Honekin lotuak