Urte bat bete du Ibaizabal telebistak, digitala denak eta internet bitartez ikusi eta entzun ahal denak (www.ibaizabaltb.com helbidean). Hibai Castro telebista horren kideak azaldu duenez balantze baikorrra egiten dute eta urtebetezea ospatzeko, lanean ari dira: egungo atalak hobetu nahi dituzte eta zuzeneko emanaldiak ematen laster hasiko dira. Lan-taldea, eguneroko erronkak, ikus-entzuleekiko harremanak eta holakoak kontatu dizkigu Hibaik gaurkoan.
Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.