Gaur abiatuko da Plazarik plaza ekimena Basurton Beti Jaia Alai taldearen eskutik

Basurtu folklorez beteko da “Plazarik Plaza” programarekin. Beti Jai Alai Dantzari Taldearekin batera antolatutako ekimen honek kalejirak eta folklore eta dantza taldeen emanaldiak eramango ditu Basurtuko kaleetara, auzoko herritar eta bisitari guztiek euskal folkloreaz doan gozatzeko aukera izan dezaten. Beti Jai Alai dantza taldeak 55 urte bete ditu aurten, Bilboko Basurtu auzoan sortu zenetik, eta urte horietan guztietan erreferente bihurtu da euskal kultura eta tradizioaren transmisioan. Ana Pertika izan da gurean.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Gorlizko Xurrut tabernak agur esango dio igandean 38 urteko musika (eta pizza) ibilbide oparoari

ol. Ira 29 , 2023
Igande eguerdian, kalean, taberna parean egingo duten jai baten bidez, agur esango dio Gorlizko Xurrut tabernak 38 urteko ibilbide luze bezain oparoari. Xurruten historia gogoratzeko tartea hartu dugu bertako Eneko Alvarezekin, berak urteetan kontzertuak programatzeko ardura izan du eta. 1985ean Rufus eta AHV taldeekin hasi eta gaurdaino, euskal talde ugari […]

Honekin lotuak