Gasteizko Oihaneder etxean gaur, iluntzeko 19etan, Hizpidea magazinea eta Araba Hizpidea ere aurkeztuko ditugu. Gogoratu behar dugu Hizpidea magazinea egunero egiten dugula Hala Bedi Biko eta Bilbo Hiria Irratiko kideok. Iluntzeko ekitaldiaren inguruko xehetasunak Iñaki Ziarsolo antolatzaileak eman dizkigu.
Pasa den ostiraletik, eta azaroaren 15era arte, Bilboko Liburu Zaharrak eta erabilitakoak biltzen dituen XXXVII. azoka martxan dugu Areatzan, goizean zein arratsaldean. Berri horrekin hasi da gaur Alvaro Hilario kazetaria, bere kultura arloko albisteen aukera egiten. Gero, Enkore taldeko “E” disko berria komentatu du: Errekaldeko taldeak aste honetan bertan aurkeztu […]