SOLASALDIA: Kafe Antzokiko maiatzerako programazioa

mad-professorPasa den astean hasi zen aurtengo maiatza eta orain arte Bilboko Kafe Antzokian izandako ekitaldi batzuen berri ematen hasi du Mikel Urbeltz Programazioako kideak gaurko Solasaldia. Izandakoen artean Toots  edo Chrome Hoofen kontzertuak, II. Gazte Musika Topaketak edo Athletici buruzko hitzaldia aipatu ditu. Asteburu honetan, bi kontzertu izango dira, The Brew eta Hayseed Dixie taldeekin.  Datorren astean, aldiz, Topaketa gehiago, Ekon, Soul and Funk gaua eta finala Kafe Antzokiko pantaila erraldoian !! Maiatzaren 3. astean Urbeltz Dantza Ganbara asteartean izango da, Kumar asteazkenean, Cooper larunbatean, eta egun bat lehenago Hitzetik Hortzera saioaren 20. urteurrena ospatzeko bertso saio berezia..  Gero, besteak beste ere, IX. haur Antzerki Topaketak, filmak, Lagun Artean Kantari klasikoa eta hiru kontzertu hilaren 28, 29 eta 30ean. Informazio gehiago: www.kafeantzokia.com helbidean.

Mad Professor

Elkarrizketa hau entzuteko klikatu HEMEN.


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: finala

ol. Mai 8 , 2009
Bilbon gai nagusia da egunotan, datorren asteko norgehiagoka. Xabier Aierdiren ustez, ulergarria da Bilbo (eta Bizkaia eta gehiago) inbaditu duen olatu zurigorria: noizean behin, poztasun kolektiboa ona da, eta urte asko pasa dira holakarik ezagutu gabe. Horrek sortutako egoera aztertu du Xabierrek gero, Valentzian zer espero ahal den eta futbolaren […]

Honekin lotuak