SOINUGELA: “Lou Reed, mila esker” diskoa heltzear

Urriaren 27an beteko da Lou Reed hil zeneko lehenengo urteurrena eta data horretan kaleratuko da Lou Reed, mila esker diskoa. Jonan Ordorikak koordinatu duen proiektu honetan, Reed-en baxu jotzaile Fernando Saunders entzungo dugu, hainbat euskal artistarekin batera (besteak beste Paco Loco, Iñigo Muguruza, Javi Pez). New Yorkeko musikari eta gitarra jotzaile handiaren bertsioak euskaraz abestuko dituzten euskal kantari aukeratu eta esanguratsuek ikutu berezia emango diete Reed-en abestioi. Lagin txiki bat entzun ahal izan dugu gaurkoan, Andoni Delirium-en Walk on the wild side kantuaren bertsioan. Saioaren bigarren zatian, aldiz, Bob Dylan, Toumani eta Sidiki Diabaté, eta Crosby, Stills, Nash and Young izan dira protagonistak.

 Deskargatu hemen

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Argia astekaria (2431. zenbakia) aztergai Unai Brearekin

ol. Urr 3 , 2014
Aste honi dagokiona, eta azalean “Argia eguna”. Asteko gaia Osakidetzako gatazka da, eta Pertsonaia Antxone Telleria biktima. Erdiko Kaieran Pako Aristiren azken liburua, eta bukatzeko, Unai Brea erredaktoreak “Darabilbo” ekimena jorratu du. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141003unaibrea.mp3  Deskargatu hemen

Honekin lotuak