
Halase da, joan den apirilean Jose Anjel Irigarai, Ruper Ordorika, Xamar eta Pello Elzaburu Argentinan eta Uruguain barrena ibili zaizkigu diasporako euskaldunei zenbait hitzaldi eta kontzertu eskainiz. Gaurko elkarrizketan Xamarrek bidaia horren berri eman digu eta, bide batez, bertako euskaldunek Euskal Herriaz eta euskal kulturaz zer pertzepzio duten azaldu digu xehetasun
handiz.
Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu
HEMEN.
az. Mai 20 , 2009
Greba Orokorra hartu dugu hizpide gaurkoan. Wiki batean bildutako greba kantuekin osatu dugu gure irrati emankizuna. Eta horrez gain, sarean grebaren inguruan dauden ekimen ezberdinen eta bereziki grebaorokorra.info gunearen gainean aritu gara. Bideoz eskaini dugu emanaldia greba orokorraren Telebista herritar eta partehartzailean, eta froga ezberdin eta bereziak egin ditugu. Saio […]