Sortzaileon artean aspalditiko kezka bati erantzuna emateko sortu da Lanartea, Euskararen langile profesionalen elkartea. Lanartearen helburuak honakoak dira: euskararen langile profesionalak kulturaren subjektu izanik, ekonomiaren subjektutzat ere hartzea, euskararen langileen estatusa lortzea eta haien eskubideak bermatzea, kotizazio sistema arrazional bat bultzatzea, eta euskaraz sortutako kulturaren legea lortzea. Gaur “Loreak belaunetan”, kulturaren zazpi ahots gazte dokumentala aurkeztuko dute , zazpi gazte sortzailerekin izandako solasaldiez osatutako dokumentala.
Deskargatu hemen.