Bizkaibusek egin nahi zituen aldaketekin, besteak beste, Errekatxo autobusik gabe geratuko zen. Eta hiriko (Barakaldo) linea izanik, Foru Aldundiak Udalari linea bat jartzeko eskatu zion, eta honek ezetz. Azkenean, biek ala biek jarri dituzte autobusak ordutegi berberarekin, Gotzon Hermosillak kontatu digunez.
Larunbatean 25. S. Martin azoka ospatu zuten, eta igandean hasi zuten S. Martin kulturala 2014. Udalarekin batera, Euskal Birusak elkarteak hainbat ekitaldi antolatu ditu abenduaren 1a bitartean, Estibalitz Gonzalezek azaldu duenez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141110solasestibalitzgonzalez.mp3 Deskargatu hemen