Asteazkena Abenduaren 18a, migratzaileen nazioarteko eguna dugu, Inor ilegala ez dela aldarrikatzeko egun aproposa, eta pertsona guztiok han edo hemen eskubide berdinak ditugula. Ongi etorri errefuxiatuak elkarteko Txusekin berba egin dugu, gaurkoan ekintza ezberdinak egin dituztelako batetik mediterraneoan hiltzen direnen migratzaileak izan dituzte gogoan goizean egindako ekintzan. Atzerritartasun legea hiltzailea dela salatu dute. Migratzeko arrazoiak anitzak dira, gerrak, klima larrialdia, genero arrazoiak, eskubide urraketak… Gaur guzti hori salatuko dute CEARrek Ongi Etorri errefuxiatuak, SOS arrazakeriak eta Amnistia internazionalek 19:30etan Arriaga plazatik abiatuko den manifestazioan.
Deskargatu hemen.