SOLASALDIA: Rekalde aretoa, Xabier Morras

morrasIsmael Manterolak bi gai horiek izan ditu aztergai gaurkoan. Hasteko, pasa den apirilean Rekalde aretoko Pilar Mur zuzendaria dimiarazi zuen Josune Aristondo EAJko politikariak. Ismaelen ustez politikariek afera honen inguruan izandako jarrera penagarria izan da; arte mundutik, aldiz, bestelako erantzuna agertu da eta Murren lana azpimarratzeaz gain,  artista eta kritiko askoren atxikimendua lortu dute. Bestetik, Bilboko Windsor Kulturgintza galerian Xabier Morras iruindarren “Chicago, Londres: sueños de acero” erakusketa izan du mintzagai. Margo batzuk dira, handiak ere eta pasa den mendeko 20. hamarkadaren eraikinak agertzen dira, kolore apaletan. Aipatu erakusketa ekaina bukatu arte  izango da indarrean .

Elkarrizketa  hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOLASALDIA: Prest aldizkaria (92.a)

ol. Mai 29 , 2009
Maiatzari dagokiona. Monografikoa Deustualdean azken urteotan izandako Euskararen gorakadari eskaini diote: zenbaki onak eta horiekin batera hainbat argilun, erabileraren inguruan batez ere. Lur Mallea Prest hilabetekariko zuzendariak ohiko atal batzuk  komentatu ditu ere: Gureak kanpoan, Inkesta, Deustualdeko historia… Elkarrizketa nagusia Javier Viar Bilboko Arte Eder Museoko zuzendariari egin diote. Arangoitiko […]

Honekin lotuak