Futbolak Bilbon eragindako ondorioekin batera, gogoeta asko egin dira azken egunotan. Hiriaren ikuspegitik, espazio publikoaren erabileraren inguruan hausnartzea proposatu digu Ula Iruretagoena arkitektoak. Zein da gaur egun espazio publikoak duen funtzioa? Nola identifikatzen dugu gatazka bertan? Zer da espazio publikoa gaur egungo herritarrarentzat? Beldurra eta espazio publikoaren arteko lotura aztertu dugu. Gizarte modernoak segurtasuna bizitza kalitatearekin lotzen du. Erakundeetatik segurtasuna bermatzeko lan estetiko handiak egiten dituzte: ordenantzak sortu eta polizia jarri. Beste maila batean, espazioen diseinuan gero eta presenteago dago gune seguruak egitea, kamerek gure bizitza kontrolatzeak arazo geopolitiko batera garamatza, baina segurtasunaren izenean askatasun asko ari gara galtzen.
Deskargatu hemen.