Maiatzari dagokiona. Monografikoa Deustualdean azken urteotan izandako Euskararen gorakadari eskaini diote: zenbaki onak eta horiekin batera hainbat argilun, erabileraren inguruan batez ere. Lur Mallea Prest hilabetekariko zuzendariak ohiko atal batzuk komentatu ditu ere: Gureak kanpoan, Inkesta, Deustualdeko historia… Elkarrizketa nagusia Javier Viar Bilboko Arte Eder Museoko zuzendariari egin diote. Arangoitiko Euskal Jaiak, Sokaide musika taldea edo ATE Asesores La Salle saski-baloiaren gorabeherak ere aipatu ditu Lurrek.
Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.