Bilbon euskara ari du; Euskaraldiak igandean Bilboko plaza Eliptikoan ekitaldia deitu du

Euskaraldia hasteko hilabete eta erdi falta denean, ekimen garrantzitsua prestatu dute igandean, urriaren 7an, Bilbon.  Eguerdiko hamabietan hasita, plaza Eliptikoan batuko dira; Euskaraldiari buruzko informazioa jasotzeko eta bertan izena eman ahal izateko.

Igandeko ekimenaz zehazki, eta Euskaraldiaz orokorrean egin dugu hitz Bilboko Euskaraldiko kide diren Iñaki, Iker eta Irunerekin.

Deskargatu hemen.

Euskaraldiak 11 egun euskaraz ekimenaren Bilboko hamaikakoa aurkeztu du. Ekimenera batu eta beraren enbaxadore izango diren hamaika lagunen talde. . Bilboko auzo zein arlo ezberdinetako ordezkariek osatu dugu hamaikako hau eta azaroaren 23tik abenduaren 3ra egingo den ariketa sozialean parte hartzeko asmoz izena eman dugu izenematea.euskaraldia.eus webgunean.Modu pertsonalean eta borondatez Euskaraldia: 11 egun euskaraz ekimenean parte hartzea erabaki dute  belarriprest eta ahobizi rolen bitartez.  Bilboko hamaikakoan Aitor Elizegi, Natxo Lekunberri, Eva Ferreira, Lur Mallea,  Manu Iturregi,  Yogurina Borova, Larraitz Cisneros, Maddi Gutierrez, Aitor Argote eta Ane Ortega Etcheverry osatzen dute.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Zesta puntako Interjai txapelketako finala larunbatean Bilboko Deportibon

ol. Urr 5 , 2018
Zesta puntako Interjai txapelketako finala ospatuko da larunbatean Bilboko Deportibon, arratsaldeko 18:00etan.  Ibarluzea-Antxon markina-xemeindar eta etxebarritarrak Goixerri-Andonegi mutrikuarren aurka arituko dira.  Txapelketa Xisterak antolatu du, iazko Xistera zirkuituko sei atzelari eta aurrelari onenekin. Antxon izan da gaur gurekin, partiduari buruzko sentsazio eta esperantzei buruz hitz egiteko. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/181005_Zesta_Interjai.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak