“Gerezien denbora” pastoral post-industriala pasa den ekainean estreinatu zuten Baionan. Otsailaren 7an, aldiz, Barakaldon izango da, eta gaur, pastoralaren errejenta den Beñat Achiary, lan honen inguruan solastuko da Bilboko Kafe Antzokian. Berarekin, mahai-inguru honetan Allande Boutin (FR3ko kazetaria), Agustin Errotabehere (pastoralaren jokalaria) eta Beñat Guarrotxena eta Ibai Etxezarraga ariko dira gure irratiak babestutako hitzaldi honetan. Achiaryk berak azaldu dizkigu gaur aurkeztutako pastoral honen nondik-norakoak.
IBAIZABAL: “Gerezien denbora” pastorala eta solasaldia Beñat Achiaryrekin
