Abstentzioa izan da garaile pasa den igandeko hauteskundeetan eta Xabier Aierdiren ustez horrek bidea libre uzten die Europako neoliberaleei. Frantziar zein espainiar estatuetako emaitzak aztertu ondoren, Hego Euskal Herrikoak komentatu ditu Xabierrek: EAJk eta PPk behera egin dute, PSE mantendu da eta Iniziatiba Internazionalistako emaitzak azpimarratu ditu. Horrekin batera, lotsagarri deritzo boto zenbaketarekin gertatzen ari denari. Bukatzeko, etorkizunari begira ezkerrak nola edo hala bat egin behar duela esan digu Xabierrek.
Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.